joseba orbegozo
orbegozo

Orbegozon 1997az geroztik ari gara barne-diseinuko proiektuetan lanean, gure bezeroei espazioa antolatzeko soluzio integralak eskainiz, estetika eta, jakina, funtzionaltasuna ere, kontuan hartuta.

Barne-diseinua prozesu bat dela esan dezakegu, barneko espazioaren esperientziari forma emateko prozesua. Askotan puzzle moduko zerbait ere bada, aukera eta/edo muga askoren artean, bezero bakoitzaren beharretara egokitutako soluzio bat ematen duena... eta gu soluzio hori aurkitzen ahalegintzen gara, espazioa ahalik eta ondoen aprobetxatuz, funtzionaltasuna kontuan hartuz, eta, jakina, oreka bisuala alde batera utzi gabe.